Zortzigarren amaitu du Getariak Sestaoko estropada

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 20:30

Getariako trainerua joan den astean Bilbon jokatutako estropadan. (Luis Azpeitia)

Erdiko txandako hirugarren ontzia izan da Bideo finish-ean kontsultatu ondoren, baina lehenengo txandako Ondarroak aurre hartu dio.

Getariak zortzigarren postuan amaitu du gaur arratsaldean Sestaon (Bizkaia) jokatutako estropada amaiera ezin estuago baten ondoren; izan ere, Bideo finish-a kontsultatu behar izan dute epaileek. Azkenean bederatzigarren sailkatu den Lekittarrarekin parekatuta helmugaratu da Esperantza eta bi ontzien arteko aldea hamar ehuneneko aldea besterik ez da izan. 

Esan bezala, zortzigarren sailkatu da Getaria gaurkoan, nahiz eta, erdiko txandako hirugarren postuan amaitu duen; izan ere, lehenengoan aritu den Ondarroak denbora hobea lortu du. Edonola ere, bihar ere erdiko txandan egingo du arraun Castron (Kantabria Espainia) jokatuko duen estropadan. Gaurkoa Urdaibaik irabazi du. Ikusi hemen gaurko estropadako emaitza guztiak.

Sailkapenari erreparatuta, bestalde, ez da aldaketarik izan. Bosgarren postuari eutsi dio Getariak, beraz. Ikusi hemen TKEko sailkapen nagusia osorik.