Azken eguna da Getariako Arraun Elkarteari buruzko galdera-erantzunen jokoan parte hartzeko

Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 10:17

Traineru denboraldia martxan da, eta horren harira, UROLA KOSTAKO HITZAk galdera-erantzunen jokoa prestatu du. Hamar galdera erantzun behar dira, eta asmatzaileen artean Getariako Arraun Elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu HITZAk.

Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta eskualdeko ontziak lan ederra ari dira egiten, tartean, Getaria.

Arraun denboraldiari lotuta, UROLA KOSTAKO HITZAk galdera-erantzunen jokoa jarri du martxan, eta bertan parte hartzeko azken eguna da, bihar, uztailak 26, 12:00etan amaituko baita epea.

Jokoa sinplea da: hamar galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Getariako Arraun Elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu UROLA KOSTAKO HITZAk.