Badu sariduna arrauneko galdera-erantzunen jokoak

Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 08:00

Getariako trainerua, lehian. (Aitor Arrizabalaga)

Traineru denboraldiari lotuta, Urola Kostako Hitzak galdera-erantzunen jokoa izan du martxan azken egunetan. Parte hartze epea amaituta, guztira 83 herritarrek jokatu dute, eta 33 lagunek asmatu dituzte hamahiru erantzunak. Horien artean zozketa egin, eta Aiur Gorostiagak eskuratuko du saria. 

Urolakosta.hitza.eus atariko arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Aiur Gorostaga. Berak jasoko ditu Getariako Arraun Elkartearen materiala eta Errigorako produktuak.

Hamar galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 83 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 33 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Gorostiaga.

Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.