Seigarren amaitu du Getariak Getxoko estropada

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 29a, 20:00

Getariako trainerua Bilboko uretan. (Luis Azpeitia)

Erdiko txandako bigarren ontzia izan da Getariako Esperantza. Orio gelditu da haren aurretik. Sailkapen orokorra kontuan hartuta, seigarren postua eskuratu du, 21:20:82 denborarekin.

Getariak seigarren postuan amaitu du gaur arratsaldean Getxon (Bizkaia) jokatutako estropadan. Orio izan da Esperantzaren aurretik, eta bi ontzien arteko aldea lau segundokoa besterik ez da izan.

Bigarren txandan hartu du parte Getariak, Oriorekin batera. Bigarren txanda kontuan hartuta, gainera, oso ondo jardun da Getaria. Hain zuzen ere, bigarren postuan amaitu dute getariarrek, 21:20:82 denborarekin.

Gaurko estropada Urdaibaiek irabazi du, 20:35:32 denborarekin. Ikusi hemen gaurko estropadako emaitza guztiak.

Bihar Santurtzin (Bizkaia) jokatuko da Eusko Label Ligako estropada, 12:15ean emango zaio hasiera.