Getariako arraunlarien aldeko festa, bideoan

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 27a, 16:05

Bandera, jertse, kamiseta nahiz zapiak eraman dituzte getariarrek herriko traineruari babesa erakusteko egin duten kalejiran.

Haizeak eta itsaso gogorrak baldintzatuta, gaur eguardian jokatu dute Getariako Ikurriña. Urdaibaik irabazi du, eta zazpigarren sailkatu da Getaria. Esperantza ontziak, dena den, herriko zaleen babes izugarria jaso du, bai portuan eta baita aurrez egin duten kalejiran ere. Bandera, jertse, kamiseta nahiz zapiak eraman dituzte herritarrek Getariako traineruari babesa erakusteko. Bideoak gaur goizeko irudiak jasotzen ditu. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide