Urola Kostako Hitzaren arraun porrak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 11:00

'Esperantza' trainerukoak, Kontxarako sailkapena ospatzen.

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta Urola Kostako Hitzak egin du zozketa Getariako traineruak liga zenbatgarren postuan amaitu duen asmatu dutenen artean. Izan ere, 49 pertsonek parte hartu dute porran, eta horietatik hamabik asmatu dute porra.

Urola Kostako Hitzaren arraun porrak badu irabazlea: Kattalin Areizaga getariarra. Guztira 49 erabiltzailek parte hartu dute Getariako traineruak liga zenbatgarren postuan amaituko zuen asmatzeko lehiaketan, eta horietatik hamabi lagunek asmatu dute emaitza zuzena: Getariako Esperantza trainerua zazpigarren izan da Eusko Label ligan.

Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Areizagak sari dotorea jasoko du: Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.