Udal aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur Getarian

Onintza Lete Arrieta 2023ko aza. 28a, 13:00

Aurtengo osoko bilkura bateko irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Hileko azken asteartea izanik, ohiko udalbatzarra egingo du gaur Udalbatzak. Bilkura 19:00etan hasiko da.

Udalbatzar garrantzitsua egingo dute gaur Getarian, 2024ko udal aurrekontuak bozkatuko baitituzte udalean ordezkaritza duten bi alderdiek: EH Bilduk eta EAJk. Udal gobernuan dagoen EH Bilduk gehiengo osoa dauka, eta beraz, arazorik gabe onartuko dituzte aurrekontuak, baina ikusteko dago EAJren proposamenak onartuko diren ala ez, eta azken horrek aurrekontuen aldeko botoa emango duen ala ez.

Gainera, EH Bilduk aurrekontuen mamia azalduko du, eta bere proposamenaren zergatia azaldu.

Bilkura 19:00etan hasiko da udaletxeko udalbatzar aretoan.