Haurrentzat sukaldaritza tailerra egin dute eguerdian Getarian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 18a, 14:08

Urritza aisialdi taldeak antolatuta, Berdura Plazan bildu dira gaztetxoak lagun artean sukaldean aritzeko: pizza txikiak eta gomazko goxokiekin egindako brotxetak egin dituzte, besteak beste.

Gaur eguerdian Getariako haurrak sukaldari bihurtu dira. Izan ere, Urritza aisialdi taldeak antolatuta sukaldaritza tailerra egin dute Berdura Plazan, eta pizza txikiak eta gomazko goxokiekin egindako brotxetak egin dituzte., besteak beste. Ederki pasa dute haurrek jardueran parte hartzen.

Argazkiak: Aiora Larrañaga eta Urritza aisialdi elkartea.