Laburbirako film laburrak ikusteko aukera egongo da igandean Getarian

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 8a, 13:29

Emakume bat kamera batekin.

Aurtengoan zortzi film laburrek osatu dute zirkuitu ibiltaria, eta sarrerak hiru euroan daude salgai Turismo Bulegoan. Egunean bertan ere erosi ahalko dira leihatilan. Azpeitian, berriz, hilaren 21ean emango dituzte.

Getariara bidean da Laburbira 2024, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Izan ere, igande honetan, hilak 14, Iturzaeta aretoan erakutsiko dituzte aurtengo zirkuiturako aukeratutako zortzi ikus-entzunezkoak. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude hiru euroan Turismo Bulegoan. Egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahalko dira.

Honakoak dira Laburbiran erakutsiko dituzten ikus-entzunezkoak; tartean dago Ander Iruretagoiena zarauztarraren Babesa filma:

  • Dena asmatuta dago (Jone Arriola)
  • Katalinaren Zoria (Guillermo Ordás)
  • Erro (Amaia Lejarreta)
  • Babesa (Ander Iruretagoiena)
  • Mundu berri bat (Mikel Alvarez) 
  • Zirrara (Ane Cuesta)
  • Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • Betizu buru (Kim Maiteny Munoa)

Getarian ez ezik, eskualdean Azpeitian ere egingo du geldialdia Laburbirak. Apirilaren 21ean izango da, 19:30ean, Soreasun.