Ostiral honetan jarriko dituzte salgai San Prudentzio auzoko bertso bazkarirako sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 11a, 14:55
Iazko festetako ikuskizun bateko irudia.

Apirilaren 27an, larunbatean, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariek alaituko dute kantuz San Prudentzio jaietako bazkaria, eta bazkalondoan Naparjito Festa ospatuz jarraituko dute jaiekin.

Gerturatzen ari dira Getariako sanprudentzioak, eta antolatzaileek jakinarazi dute bihar, ostirala, jarriko dituztela salgai bertso bazkarirako sarrerak. 22 euro kostako dira, eta Harritarten erosi beharko dira. Apirilaren 27an, larunbata, izango da bertso bazkari hori San Prudentzio auzoan, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondorenkin.

Bazkalostean, berriz, azken urteetan arrakasta izaten ari den Naparjito Festa egingo dute, baina festen egitarau zehatza aurrerago jakinaraziko dute.