Dantzari txikiz josi da Getaria

Andrea Zipitria 2024ko api. 14a, 15:00

Gure Txeru elkarteak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna da gaur Getarian. Sei dantza talde elkartu ditu hitzordua. Getariako dantzariez gain, Zarauzko, Debako, Lezoko, Oiartzungo eta Usurbilgo dantza taldeek parte hartu dute parte. Askotariko euskal dantzak eskaini dituzte, eta ikusleak gozarazi dituzte.

Dantzari gaztetxoez bete da gaur Getaria. Izan ere, Gure Txeru elkarteak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna ari dira ospatzen, eta herria dantzan jarri dute goizetik. Herriko kaleetan zehar dantzan ibili dira lehendabizi, eta ondoren emanaldia eskaini dute frontoian.

Arratsaldera arte luzatuko da festa. Eguna borobiltzeko, 16:00etan, Elizagoien ahizpak erromeria eskainiko dute herriko plazan, bi orduz.