Dozenaka katu-marrazo hilik aurkitu dituzte Getarian

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 15a, 15:51
Getariako itsas hondoan hilik aurkitutako katu-marrazoak. (Realaren urazpiko sekzioa)

Realaren urazpiko jardueretarako sekzioko urpekariek topatu dituzte arrain hilak, eta esan dute arrantzarako sareen eraginez akatu direla katu-marrazoak.

Getariako itsas hondoan, portuaren bokalean, dozenaka katu-marrazo hilik aurkitu dituzte Realaren urazpiko jardueretarako sekzioko urpekariek. Kantauri Itsasoko ohiko espeziea da, baina arriskuan dago, arrantza jarduerengatik.

Taldeak esan du "tragedia" dela gertatutakoa, eta arrantza sektoreari leporatu dio gertatutakoa, katu-marrazo horiek arrantza sareetan kateatuta hil direlakoan.