Azkoitian jaio zen Garbiñe Muguruza tenis jokalariaren aita

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 12a, 11:23
Garbiñe Muguruza tenis jokalariaren aita, Josetxo Muguruza, Azkoitian sortu zen, Illarra baserrian. Ondoren, Eibarrera (Gipuzkoa) joan ziren bizitzera; eta gaztetan, Venezuelara ezkondu zen. Han jaio zen Garbiñe Muguruza kirolaria, 1993an, Guatire hirian. Gaur egun, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bizi da. Atzo, larunbata, jokatu zuen Muguruzak Wimbledon lehiaketako finala, Serena Willians estatu batuarraren aurka, eta galdu egin zuen. Willians munduko tenis jokalari onena bezala ikusten dute askok; sei aldiz irabazi du Wimbledon saria. Wimbledon munduko belarretako tenis txapelketarik zaharrena da, baita izen handiena duena ere. 1877an jokatu zen lehen edizioa, eta Londresen (Erresuma Batua) izan ohi da.