Non dira Zestoako 'autotxokeak'?

Erabiltzailearen aurpegia Zestoako Hitza 2015ko ira. 4a, 16:36
Iaz ezustekorik ez zen egon autotxokeekin (Nerea Uranga/Hitza) Iritsi dira Amabirjin jaiak Zestoara, eta herritarrak festarako prest daude. Baina hutsune bat nabaritu dute aurtengoan jaiek herriko paisaiari eragiten dieten aldaketetan. Frontoi aurrean jarri ohi dituzten autotxokeak falta dira. Festen arima diren elementua non sartu ote da? Hori galdetu dio bere buruari hainbat herritarrek aste honetan, eta izan da udaletxera joan denikĀ  galdezka, edo udaltzainei argibideak eskatu dizkionik. Antza,enpresak saldu egin du jolasteko tramankulua, eta horren ordez beste atrakzio bat ekarri du.