Imanol Manterolaren argazkia saritu dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 30a, 15:47
Olarro Eguneko IX. Argazki Rallya egin zuten irailaren 19an Zumaian. Bost gairen inguruko irudiak atera behar izan zituzten parte-hartzaileek; 31 argakilarik parte hartu zuten. Gaiak: ateak, islada, eskailerak, argikontra eta Olarro Eguna. Denen artean irabazlea Imanol Manterola zumaiarra izan da (irudiko argazkiarekin); bigarren Jose Luis Rodriguez; eta Hirugarren Fernando Moreno. Zumaiar onenaren saria Leire Zearretak jaso du.