Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen aitorpena jaso dute Iraurgiko lehen taldeko neskek

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 8a, 12:33

Zurt Taberna ISB taldeari 2014-2015 denboraldian egindako lana aitortu diote herrialdeko hainbat kirol hedabidek.

Maier Lizaso eta Intza Lizarazu saria jaso ostean. (ISB) Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehen mailako neskek Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen saria jaso zuten duela egun batzuk, Gipuzkoako Kirolaren Galan. Zurt Taberna ISB taldeari 2014-2015 denboraldian egindako lana aitortu diote herrialdeko hainbat kirol hedabidek; izan ere, LF2ra igotzea lortu zuten Azpeitiko eta Azkoitiko taldeko neskek. ISBko presidente Maier Lizaso eta nesken lehen taldeko jokalari Intza Lizarazu izan ziren saria jasotzen, eta haiek azaldu dutenez, "ohore handia" izan da aitorpen hori jasotzea. "Kirol zailtasun oro gainditzeko kapaz izan eta gorenera igotzeko aukera eduki duen jokalari multzo batek merezi duen saria da hau. Iraurgi barneraino sartuta duen jendea da hau eta Estatuko Lehen Mailan lehiakor izaten ahalegintzen dira asteburuz asteburu", azaldu dute ISBko ordezkariek.