Dron batek zeharkatu du Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 11a, 19:29

Dron izeneko aireko ibilgailu batek zeharkatu du Azpeitiko zerua gaur, ostirala, arratsaldean. Aranzadi zientzia elkarteko kideak aritu dira ibilgailuarekin herriaren irudiak hartzen. Bideo bat grabatu dute, eta datorren larunbateko, hilaren 19ko, ekitaldian aurkeztuko dute bideoa. 36ko gerraren eta frankismoaren biktimen inguruko bi liburuki argitaratu ditu Azpeitiko Udalak, Aranzadi zientzia elkarteak eginda. Datorren astean liburuak aurkeztu eta omenaldia egingo diete garai hartako biktimei eta haien familiei. 12:00etan da hitzordua, Sanagustin kulturgunean, eta irekia da. Ekitaldira joaten den orok izango du aukera bi liburukiak doan hartzeko.