Azkoitiko Udal Liburutegia munduko hamar ederrenen artean, 'AD' arkitektura aldizkariaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 16a, 17:08

Besteak beste, Pekineko, Mexikoko, Ingalaterrako nahiz Alemaniako hainbat liburutegik osatzen du zerrenda. Urolako trenaren geltokia izan zen urte luzez eraikina, eta Aizkibel liburutegia da geltokia itxi zenetik.

Azkoitiko Udal Liburutegia munduko hamar liburutegi ederrenen zerrendan sartu du Alemaniako AD arkitektura, arte eta diseinu aldizkariak. Besteak beste, Pekineko, Mexikoko, Finlandiako, Ingalaterrako nahiz Alemaniako hainbat liburutegik osatzen du zerrenda. Urolako trenaren geltokia izan zen urte luzez eraikina, eta Aizkibel liburutegia da geltokia itxi zenetik. Eraikina 2006an moldatu zuen Juan Beldarrain arkitektoak, eta 2007an Kultura Arkitektoniko eta Urbanistiko Jasangarriaren Espainiako Saria jaso zuen hark.