Azpeitia, Getaria eta Zarautz Euskal Herriko 16 herri politenen artean, Niumbaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko api. 6a, 12:09

Tripadvisor webgunearen Niumba atalak egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamasei herrien sailkapena.

Tripadvisor webgune ezagunaren Niumba atalaren arabera, Euskal Herriko hamasei herri politenen artean daude Azpeitia, Getaria eta Zarautz. Sailkapenean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herri ageri dira, eta horien artean aukeratu dituzte Urola Kostako hiru herri horiek.