Arnaldo Otegi eta Jordi Evole Azkoitiko Otarre jatetxean izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 11a, 09:54

La Sexta telebista kateko 'Salvados' saioa grabatzen aritu ziren Madariaga auzoko jatetxean.

Joan den astean Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxean izan ziren Arnaldo Otegi politikaria eta Jordi Evole kazetaria bazkaltzen. La Sexta telebista kateko Salvados saioa grabatu zuten Elgoibarko Txillarre baserrian eta ondoren joan ziren Azkoitira. Argazkian, Otarre jatetxeko kideak, Jordi Evole, Arnaldo Otegi eta haren seme Hodei Otegi ageri dira.