Azpeitiarren begiradetatik, Bertsomoviedara

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko api. 14a, 15:54

https://www.youtube.com/watch?v=p_ST9Zz9Nqo Azpeitiar batzuek Bertso Movieda lehiaketara aurkeztu dutenĀ  eta pertsonen begiraden atzean ezkutatzen den istorioa kontatzen duen bideoa da honako hau. Jon Gurrutxagak idatzi eta abestutako bertso bat oinarri hartuta, aktore lanetan aritu dira Nora Alberdi, Iraitz Agirrezabalaga, Mikel Maiz eta Anartz Izagirre. Errealizazio lanak ere egin ditu Izagirrek. Musika, aldiz, Ibon Gerra eta Unai Martinez Kaluse taldeko kideek jarri diote bideoari. Bihar, apirilak 15, zabalduko dute lehiaketara aurkeztutako bideoen aldeko botoa emateko epea bertsomovieda.com webgunean.