Iritsi zaio ordua Anaitasunari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 15a, 12:53

https://www.youtube.com/watch?v=Fje48vYhKUg Azkoitiko Anaitasunako Ohorezko Mailako futbol taldeari sei partida gelditzen zaizkio denboraldia bukatzeko, eta igoera faserako borrokan dira 'gorrixek'. Hori dela-eta, zaleei partidetara joateko dei eginez, bideoa egin dute. "Orain, denon ordua da. Azken bultzada behar dugu. Denok batera!", azaldu dute ikus-entzunezkoan.