Bretoieraren aldeko lasterketaren amaierako jaialdian izango da Egurra ta kitto musika taldea

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 3a, 12:48

Maiatzaren 7an bukatuko da lasterketa Bretainiako Lokoal-Mendon herrian, eta han eskainiko dute kontzertua.

Programacion Egurra ta kitto musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, maiatzak 7, bretoieraren aldeko lasterketaren bukaerako festan. Joan den ostiralean hasi zen Saint-Herblain (Bretainia) hirian bretoieraren aldeko lasterketa, "Brezhoneg ha Plijadur!" (Bretoiera eta plazera!) lelopean. 1.700 kilometroko lasterketa ari dira egiten egunotan, eta Bretainiako bost departamenduetatik igaroko dira, lekukoa eskuz esku pasatuz. Lokoal-Mendon bukatuko da lasterketa, eta egun osoko festa izango da bertan.