Egurra ta kitto taldea, bretoieraren aldeko lasterketaren amaierako jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 9a, 14:42

Larunbatean bukatu zen lasterketa Lokoal-Mendon (Bretainia), eta egun osoko festa izan zen bertan.

Egurra ta kitto Egurra ta kitto musika taldeak kontzertua eskaini zuen zapatuan, bretoieraren aldeko lasterketaren bukaerako festan. Izan ere, larunbatean bukatu zen lasterketa Lokoal-Mendon, eta egun osoko festa izan zen bertan. Apirilaren 27an hasi zen lasterketa, Saint-Herblain (Bretainia) hirian. “Brezhoneg ha Plijadur!” (Bretoiera eta plazera!) lelopean egin zuten hizkuntzaren aldeko 1.700 kilometroko lasterketa, eta Bretainiako bost departamenduetatik igaro zen, lekukoa eskuz esku pasatuz.