Baskoniazale azpeitiarrak, Berlinen

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 13a, 16:19
(Baskonia) Euroligaren Lauko Finala gaur, ostirala, hasiko da, eta Arabako Laboral Kutxa Baskoniak Turkiako Fenerbahce Ulkerren aurka jokatuko du finalerdietako partida, 21:00etan hasita. Euskal Herritik hainbat zale joan dira Alemaniara, eta azpeitiar batzuk ere bai tartean. Klubak sare sozialetan jarritako argazkian ikus daitezke azpeitiar horietako batzuk.