'Rise and Shine' antzerki musikatuak Coca-Cola Fundazioaren Buero sarietako bat irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 16a, 16:53
Coca-Cola Fundazioak antolatutako Buero antzerki sarien 13. edizioan saria jaso dute Rise and Shine antzerki musikatuko kideek. Orotara, Espainiako 350 bat antzerki taldek hartu dute parte txapelketan, eta eskolaz kanpoko erkidegoen arteko mailan Azkoitiko eta Azpeitiko gazteek osatutako Bigoterik Gabea Antzerki Taldea.   Ekainaren 3an LogroƱon (Errioxa) jasoko dute saria, eta aurrerantzean Espainiako obra onenaren saria jasotzeko lehian ariko dira. Izendapen hori jasoz gero, Coca-Colak antolatutako udalekuetan parte hartzeko eta interpretazioko profesionalekin ikasteko aukera izango dute Rise and Shineko kideek. Gainera, Madrilgo antzoki batean ere eskainiko du emanaldia saria irabazten duenak. Taldeko kideek esan dutenez, "oso zaila da" saria eskuratzea, baina "gustura" daude orain arte egindako lanarekin. Bigoterik Gabea Antzerki Taldeak Rise and Shine lanarekin irabazten duen bigarren saria da Buero. Izan ere, Donostiako Gazte Antzerki Topaketetako eszenaratzerik onenaren saria jaso zuten.