Espainiako bandera kendu eta ikurrina jarri dute udaletxean azpeitiar bizardunek

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 31a, 17:36
https://www.youtube.com/watch?v=x3eRoGEtK2w Urtarriletik Azpeitiko udaletxeko etxaurrean zegoen Espainiako bandera kendu, eta haren ordez ikurrina jarri dute bizardunez mozorrotutako hiru pertsonek. Ekainaren 5erako Hitzartuk antolatu duen independentziaren inguruko herri galdeketari lotuta, ikurrinak balkoian jartzeko deia egin zuten hainbat herritarrek joan den astean, eta deialdi horren harira jarri dute azpeitiar bizardunek ikurrina udaletxean. Espainiako bandera kendu zuten uneko bideoa da hau.