Cayetano Martinez de Irujo patroi

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 20a, 16:21
Cayetano Martinez de Irujo Orioko traineruaren barruan patroi itxurak egiten. (Iturria: Joxemari Olasagasti) Albako dukesa zenaren seme Cayetano Martinez de Irujok gertutik jarraitu zituen igandean Sevillan jokatu ziren San Miguel Ligako traineru estropadak. Martinez de Irujok haurra zenetik askotan pasa izan du udako oporraldia Donostian, eta ezagutzen ditu traineru estropadak. Aurtengoan traineruak Sevillara joan direla aprobetxatuz Orio Arraunketa Elkarteko kideekin izan da. Orioko arraunlariak Cayetano Martinez de Irujorekin argazkia ateratzen. (Iturria: Joxemari Olasagasti)