Zumaian grabatu nahi dute 'Juego de Tronos' telesailaren zazpigarren denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 28a, 12:39

Zumaian, Itzurun eta bere inguruetan, grabatuko dute telesaila. Zumaiako Udalak ez du albistea baieztatu, baina Baleikek jakin duenez, dagoeneko hasi dira aurrelanak egiten.

Joan den irailean Bardean egin zituzten grabaketak. Juego de Tronos (Game of Thrones) fikziozko telesail arrakastatsuaren eskenatoki izango da Zumaia, gaur Koldo Landaluzek Gara egunkarian jakitera eman duenez.
Azken egunotan herrian bolo-bolo ibili den zurrumurruak albiste neurria hartu du gaur: Gara egunkariak jakinarazi duenez, mundu mailan arrakasta itzela duen Juego de Tronos telesaileko zazpigarren denboraldiko eskenatoki izango da Zumaia, Itzurun eta bere inguruak, zehatzago. Zumaiako Udalak ez du albistea baieztatu –HBO ekoiztetxeak telesaileko agertokiak sekretuz gordetzeko eskatzen du–; baina, Baleikek jakin duenez, dagoeneko hasi dira aurrelanak egiten eta Zumaian egingo duten hilabete eta erdirako etxeak alokatzeko lehen harremanak egiten. Grabazio saioak udazken hasieran izango dira ziurrenik.