Zestoako Rural Zombies musika taldea BBK Live jaialdian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zestoako Hitza 2016ko uzt. 10a, 18:37

Kobetamendiko oholtzara ehunka lagunen aurrera igotzeko parada izan zuten musikari gazteek, eta kontzertuaren ostean kritika oso onak jaso dituzte zestoarrek.

Rural Zombies BBK Liven. (Twitter) Zestoako Rural Zombies musika taldeak kontzertua eskaini zuen joan den ostiralean BBK Live jaialdiaren barruan, Bilbon. Kobetamendiko oholtzara ehunka lagunen aurrera igotzeko parada izan zuten musikari gazteek, eta kontzertuaren ostean kritika oso onak jaso dituzte zestoarrek. 2014an sortu zuten taldea, eta Julia Urreaga, Manu Rodriguez, Marcos Perez, Luken Etxeberria eta Aratz Etxeberria dira taldekideak. Bi urte pasatxoko ibilbidean, kontzertu ugari eskaini dituzte Euskal Herrian eta handik kanpo, eta hainbat jaialditan talde ezagun ugarirekin jotzeko aukera izan dute. Rural Zombiesek eskainitako kontzertuko une batzuk jaso ditu EITBk bideoan.