Espainiako Estatuko kostaldeko hamar hotel ederrenean artean sartu dute Getariako Saiaz

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 11a, 16:52

Bosgarren urtez egin du hamar hotelen zerrenda Trivagok. Saiaz hotela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelik ederrena dela ebatzi du agentziak, erabiltzaileek Interneteko atari horretan egindako baloarazioen arabera.

Mendixkaren gainean ikus daiteke Saiaz hotela. Trivago hotel agentziak egindako Espainiako Estatuko kostaldeko hamar hotel ederrenen artean da Getariako Saiaz. Bosgarren urtez egin du hamar hotelen zerrenda Trivagok, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelik ederrena dela ebatzi du agentziak. Izan ere, erabiltzaileek egindako balorazioen arabera osatu du zerrenda. Gaztetape hondartzaren eta Getariako Alde Zaharraren artean dago hotela.