Laxaro Azkune, 'Europa bat-batean' jardunaldien gidari

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 12a, 18:09
Laxaro Azkune Mexikoko Las Alondras hirukotearekin gaur goizeko saioan. (Mintzola) Mintzolak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak antolatuta, 'Europa bat-batean' kantu inprobisatuen nazioarteko topaketak egiten ari dira egunotan EHUren Udako Ikastaroen baitan, Donostian. Gaur goizean, esaterako, kantu inprobisatuen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa izan dute hizpide, Miramar jauregian egindako saioan. Besteak beste, Kubako, Mexikoko, Euskal Herriko nahiz Herrialde Katalanetako herritarrek hartu dute hitza, eta Laxaro Azkune azpeitiarra arduratu da saioa gidatzeaz. Bestalde, atzo, topaketen baitan, Gales, Kuba eta Zipreko ordezkariak eta Amets Arzallus eta Andoni EgaƱa bertsolari zarauztarra aritu ziren kantuan. Eguraldi txarra tarteko, saioa portuan hasi eta aquariumeko aretoan bukatu zuten. https://www.youtube.com/watch?v=RHd673O_f_M