Azpeitian grabatuko dute 'Go!azen' telesaila, asteartetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 22a, 12:27

Esklabetako komentuan, egingo dituzte grabaketak.

(EITB) Hilaren 26an hasiko dira Go!azen telesaila grabatzen, eta, batez ere, Azpeitian, Esklabetako komentuan, egingo dituzte grabaketak. Dena den, atalen zenbait zati Donostian ere errodatuko dituzte. Pausokak EITBrentzat ekoitzitako telesaila da Go!azen, eta datorren astetik aurrera errodatuko dituzten hamar atalek osatuko dute bigarren denboraldia. Aurreneko denboraldia 2008an ekoitzi zuen Pausokak, eta, guztira, 12 atal izan zituen. Paula eta Aitana Etxeberria, Miren Arrieta, Ainhoa LarraƱaga, Lorea Korta, Markel Gajate, Haritz Morras, Aritz Mendiola, Asier Burguete eta Oihan Moreno dira grabaketetan parte hartuko duten aktore gazteak. Haiekin ariko dira Ramon Agirre, Barbara Rivas, Borja Uribesalgoiza eta Karmele Larrinaga.