Zarautz Rugby Taldeko jokalariak Iraurgi Saski Baloi taldea animatzen, Galizian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 3a, 11:48

Larunbatean jokatu zuten Añares Rioja ISBko neskek R.C. Celta Zorka taldearen aurka, eta 50 eta 55 irabazi zuten. Zarauztarrek, berriz, igandean jokatu zuten Vigo R.C.ren aurka, eta 17 eta 18 irabazi zuten.

Zarauzko Rugby Taldeko kirolariak ISBko nesken partidan. (Iraurgi Saski Baloia) Pasa den asteburuan, Zarautz Rugby Taldeko mutilek eta Iraurgi Saski Baloia taldeko neskek Vigon (Galizia) jokatu zituzten beraien partidak. Añares Rioja ISBko neskek larunbatean jokatu zuten R.C. Celta Zorkare aurka, eta Zarauzko jokalariak partidan izan ziren Azpeitia-Azkoitiako taldea animatzen. Partida gogorra jokatu ostean, 50 eta 55 irabazi zuen ISBk. Zarautzeko mutilek, berriz, igandean jokatu zuten partida Vigo R.C.ren aurka, eta 17 eta 18 gailendu ziren.