Urola Kostako herriak GipuzkoAround proiektuko bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 3a, 12:15

Donostia 2016ren barnean sortutako ekimenak Gipuzkoako 89 udalerriak bideo batean elkartzen ditu. Bertan ageri dira Beizama, Errezil, Zumaia, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Aizarnazabal, Getaria, Zarautz, Aia eta Orio.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren baitan sortutako ekimena da GipuzkoAround proiektua, eta Gipuzkoako 89 udalerriak bideo batean elkartzea du helburu. Urola Kostako herrietako txoko, kale, monumentu, paisaia eta pertsona esanguratsuenak agertzen dira bertan. Beizama, Errezil, Zumaia, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Aizarnazabal, Getaria, Zarautz, Aia eta Orio ikus daitezke ikus-entzunezkoan. https://www.youtube.com/watch?v=r2U1TOsLDHE