Ander Idoeta azpeitiarra da Atzegiko kanpaina berriko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 10a, 16:02

#KaleAtzegizale lelopean egin dituzten karteletako eta bideoko protagonista da azpeitiarra. Gainera, Azpeitiko kiroldegian grabatu dute bideoa. Horrez gain, Eskualdean ekimenak egingo ditu Atzegik kanpaina horren baitan: Azpeitian, bihar, 19:00etan eta Zarautzen, urriak 21ean, 18:00etan.

Gaur, urriak 10, kanpaina berria aurkeztu du Atzegik Donostian. Urriaren 10etik 30erarte iraungo du kanpainak, eta bertako protagonistetako bat da Ander Idoeta azpeitiarra. #KaleAtzegizale lelopean, kalea "atzegizaleagoa" izatea lortu nahi du ekimen horrek, eta adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa duten herritar anonimoei aitortza egitea du helburu. Atzegik horretarako egin dituen karteletako eta bideoko irudia da Idoeta. Horrez gain, Idoeta agertzen den bideoa Azpeitiko kiroldegian grabatu dute, eta, bertan, beste hainbat herritar ikus daitezke. Eskualdeetako ekimenak #KaleAtzegizale proiektuaren baitan hainbat ekimen egingo ditu Atzegik eskualdean. Ekimen horietan, kanpaina azaldu eta materiala banatuko dute, eta protagonisten bideoak proiektatuko dituzte. Azpeitian izango dira bihar, urriak 11, 19:00etan Sanagustin kulturgunean eta urriaren 21ean, berriz, Zarautzeko Musika plazan egongo dira 18:00etan. https://www.youtube.com/watch?v=Eqv-rDHSxlw