Amaia Azkueren hilketa-kasua aztertuko du ETB2ko 'El lector de huesos' programa berriak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 17a, 17:11

Igandean estreinatuko da 22:20ean, eta Jose Bretonen kasua ikertuko dute lehen saioan. Guztira, zortzi hilketa-kasu aztertuko dituzte, eta horietako bat izango da Amaia Azkuerena.

Datorren igandean El lector de huesos telebista-programa berria estreinatuko da ETB2n. Dani Alvarez kazetariak eta Pako Etxeberria antropologo eta auzitegiko medikuak gidatuko dute saioa, eta ospetsuak izan diren zortzi hilketa-kasu aztertuko dituzte; “beti ere auzitegi zientziaren ikuspuntutik abiatuta”. Besteak beste, Amaia Azkueren hilketa-kasua, Asunta Basterraren kasua, Lasa eta Zabala kasua edota Jose Breton kasua ikertuko dituzte. Hain zuzen ere, azken horrekin emango dio hasiera saioak datorren igandean, 22:20ean. Saio bakoitzean aditu desberdinak eta hildakoen gertukoak azalduko dira, eta hezurrek eta arrastoek ematen dituzten aztarnetatik hilketaren puzzlea berregingo dute. Esan dutenez, programaren helburua “zientzia publikora zabaltzea” da. Saio berritzailea izango dela aurreratu dute.