Julen eta Jokin Artetxe azpeitiarrek '3txulo' saioko zozketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 24a, 13:08

Dantza ekimenera bideoa bidali zuten zozketan parte hartzeko. PortAventurara bidaia, '3txulo' saiora joateko aukera eta marrazki bizidunen DVDa jaso dituzte sari modura.

Julen eta Jokin Artetxe PortAventuran. (eitb.eus) Julen eta Jokin Artetxe azpeitiarrek ETB3ko 3txulo saioko dantza ekimenera bideoa bidali zuten, eta, parte hartzaile guztien artean zozketa egin ondoren, irabazleak suertatu ziren. Sari moduan PortAventurara bidaia, marrazki bizidunen DVDa eta 3txulo saiora joateko aukera jaso zituzten. Horri esker, PortAventuran izan da familia azpeitiarra. Ikusi bideoa hemen.