HARA! Alerta egoeran dago Nuarbeko Ibai-Eder urtegia

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 3a, 14:33
Nuarbe eta Matxinbenta artean dagoen Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago, edukieraren erdia baino gutxiago (%45,5) baitago beteta. Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, herrialdeko beste hainbat urtegi aurre-alerta egoeran daude. Dena den, bihartik aurrera eguraldi kaskarra eta euritsua dago iragarrita. Ibai-Eder urtegiak 68.648 lagunen ur beharrak hornitzen ditu. Iaz sasoi honetan %56n zegoen beteta urtegia.