Puntua egiten ikasten ari dira Iraurgi Ikastetxeko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 4a, 17:14

Iraurgi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak puntua egiten ikasten ari dira eskola orduetan. Ikastetxeko kideek esan dutenez, "teknologia bizi-bizi dagoen garai honetan, puntua egiten ikasten ari dira plastikako orduetan". Nerea Eskulanak dendako eta Iraurgiko hezkuntza-komunitateko kide Roxaito Ibaietak eman zizkiek saioak. Haurrak eta irakasleak "oso pozik" agertu direla jakinarazi dute ikastetxeko ordezkariek: "Guretzako plazer handia da berarekin lanean aritzea. Eskerrik asko Roxaito!"