Zaborrak kalean, herritar baten kexa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 7a, 10:49

Azpeitiko Enparan kalean "egunero era guztietako zaborrak edukiontzietatik kanpo uzten" direla salatu du.

Azpeitiko herritar batek bidalitako argazkia da. Enparan kalean "egunero era guztietako zaborrak edukiontzietatik kanpo uzten" direla salatu nahi izan du. "Zoritxarrez egunerokoa bihurtzen dena ez da notizia, baina Alde Zaharreko irudi hau onar dezakegu? Azpeitiko Udalak onar dezake hau? Lotsagarria", gehitu du herritarrak.