1921eko 'Argia'-ren zenbaki bat, hondakinen artean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 9a, 11:20
Urola Erdiko Mankomunitateko langileek 1921ean argitaratutako Argia astekariaren laugarren zenbakiaren ale bat aurkitu dute paperezko hondakinen artean. Zenbaki hartan Loiolako San Inazioren inguruko albiste bat argitaratu zuten, hura Iruñeko gazteluan zauritu zeneko laugarren mendea betetzen zela gogoraraziz. Mankomunitateko langileek hondakinen artetik atera eta argazkia atera diote duela ia 100 urteko astekariari.