Egurra ta kittok 'Lau krabelin gorri' abestiaren bideoklipa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 22a, 18:53

Bideoklipa Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek egin dute, eta abestiaren hitzek Pasaiako badian gertatutako segada argitzea aldarrikatzen dute.

https://www.youtube.com/watch?v=IgRvEuxJGoo Azpeitiko hainbat musikari kide diren Egurra ta kitto musika taldeak Lau krabelin gorri abestiaren bideoklipa kaleratu du. Egurra ta kittok Durangoko auzokan aurkeztuko du Mauka disketxearekin kaleratuko duen laugarren diskoa. Bideoklipa Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek egin dute, eta abestiaren hitzek Pasaiako badian gertatutako segada argitzea aldarrikatzen dute. Egurra ta kittoko kideek esan dutenez, "Pasaiako gertaerak gogoratzeko eta justizia eskatzeko aldarria da kanta". Bideokliparen egileak Oinatzak Produkzioakeko kideak dira, eta Pasaiako Badia dokumentala egiten ari dira. Dokumentala egiteko diru-bilketa kanpaina jarri zuten martxan azaroaren 12an, eta dagoeneko lortu dute behar zuten diru kopurua. Dokumentala 2017ko udazkenean kaleratzea aurreikusten dute egileek. 1984ko martxoaren 22an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri Pasaiako Badia dokumentalak. Egun hartan Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak. 113 bala zulo zituzten lau gorpuek.