Tokirik ezean, erdi-erdian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 23a, 12:14

Autoa Soreasuko lurpeko garajean. Atzo goraino bete zen Azpeitiko Soreasu auzoko lurpeko aparkalekua. Izan ere, 19:00etan, Juan Antxieta musika eskolakoen Xixili eguneko jaialdia izan zen Soreasu antzokian, eta hileta elizkizun bat Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Autoz goraino bete zen aparkalekua, eta herritarren batek ibilgailua aparkatzeko lekurik aurkitu ez, eta lehen solairutik bigarrenera jaisteko pasabidearen erdian utzi zuen autoa. Herritar batek bidali dio argazkia Hitzari, eta hark adierazi dionez, udaltzaingoa bertaratu zen tokira, autoek ezin baitzuten beheko solairura jaitsi.