Eskualdera ere iritsi da elurra

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 23a, 21:48

Beizamako Santa Ageda mendatea zuritu egin da. Eskualdeko herrietan, baina, ez du elurrik egin gaur.

Santa Agenda mendatea elurtuta gaur. (La Guipuzcoana) Gaur goizean hasita, Euskal Herriko hainbat txoko zuritu ditu elurrak. Hainbat errepidetan eta mendatetan arazoak ere eragin ditu egunean zehar. Eskualdeko herrietan ez du elurrik egin, baina Beizamako Santa Ageda zuritu du argazkian ikus daitekeenez. 700 metrora dago mendatea. Argazkia La Guipuzcoana autobus enpresak eskegi du Santa Agedako irudia Twitterren; izan ere, handik igarotzen da Azpeitia eta Beizama arteko UK4 autobus zerbitzua.