Ane Bastida azpeitiarra izango da Hesian taldeko baxu-jole berria

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 28a, 11:51

Hainbat taldetan ibili da Bastida azken urteotan. Besteak beste, Lauroba taldeko baxu-jotzailea ere bada.

Hesian taldeko partaideak. (Hesian taldea) Ane Bastida (Azpeitia, 1987) Hesian talde sakandarreko baxu-jolea izango da hemendik aurrera. Atzo, igandea, sare sozialen bidez aurkeztu zuen Hesianek azpeitiarra, eta hemendik aurrera taldeko kide izango dela adierazi zuen. Hain zuzen ere, abenduaren 4an Durangoko plateruenan emango duten kontzertua izango da Bastidak Hesianekin emango duen aurrena. Musikari azpeitiarra hainbat taldetan ibili da azken urteotan. Besteak beste, Lauroba taldeko baxu-jolea da duela hiru urtetik.