Udane Juaristik diseinatu ditu Xabi Solanoren liburu eta disko berrien azalak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 29a, 12:08

"Oso gustura" agertu da artista azkoitiarra egindako lanarekin, eta bizitako esperientzia "ona" izan dela agertu du.

Solanoren liburuaren azala Udane Juaristik diseinatu du. Xabi Solano trikitilari hernaniarrak hamabost abestiz osatutako Trikitixa liburua II liburua eta Ereñotzu diskoa argitaratu berri ditu, eta bi lanetako diseinu lanetan aritu da Udane Juaristi artista azkoitiarra. Hain zuzen ere, diskoaren eta liburuaren azala eta kontrazala egin ditu azkoitiarrak. "Esne Beltzaren disko bat diseinatu nuen lehen, eta handik nuen kontaktua Solanorekin. Bakarkako lana atera behar zuela-eta, harremanetan jarri zen nirekin. Oso gustura nago, esperientzia ona izan da", azaldu du Juaristik. Solanok lan berrian hamabost kantu berri aurkeztu ditu, eta horien partiturak eta grabaketak eskaini ditu liburuan eta diskoan. Esate baterako, Ereñotzu diskoan hamabost abesti horiek jaso ditu hainbat kolaboratzailerekin elkarlanean. Besteak beste, Kepa Junkerak, Joxan Goikoetxeak eta Solanoren arreba Kristinak egin dituzte kolaborazioak.