Eskualdeko futboleko atezain "handien" inguruan idatzi du Jon Leundak 'zuzeu.eus' atarian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 29a, 15:16

Kirol kazetariak azpimarratu du Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako herrietan izan direla eta daudela "futboleko atezain handienetakoak". Lehen Mailan edo goiko mailetan aritu diren edota dabiltzan hamasei herritarren inguruko informazioa ematen du Leundak erreportajean.

Juanin Zendoia azpeitiarra. (zuzeu.eus) Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian izenburupean, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako herrietan izan diren eta egun diren futboleko atezainen inguruko erreportajea idatzi du Jon Leunda kirol kazetariak zuzeu.eus atarian. Haren hitzetan, "bi (Azpeitia eta Azkoitia) herrietan izan dira eta daude futboleko atezain handiak", eta horien inguruko informazioa eman du webgunean. Lehen mailan edota goiko mailetan ibili diren hamasei herritarren inguruko informazioa jaso du Beizamako kazetariak erreportajean. Hain zuzen ere, Josetxo Arakistainen, Juanin Zendoiaren, Carlos Larrañagaren, Olatz Ieregiren, Iñaki Irureren, Joseba Arangurenen, Enrique Larrañagaren, Anjel Sernaren, Iñigo Odriozolaren, Andoni Bastarrikaren, David Tejeraren, Mikel Odriozolaren, Hodei Unanueren, Inazio Otañoren, Iker Bastidaren eta Unai Marrenoren inguruan idatzi du. Irakurri erreportaje osoa, hemen.