'Zestoako loroa' liburuko istorioak Zestoan kokatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Zestoako Hitza 2016ko abe. 1a, 11:41

IƱaki Zubeldiak Zestoako loroa (Erein) liburua idatzi du, eta bertako kontakizunak, Zestoako herrian kokatuta daude. Istorioan, Gineatik Zestoara ekarriko dute Pepe, loro sinpatikoa, eta ez du gehiago herri hartatik alde egin nahi izango. Hantxe biziko zoriontsu, batez ere, tren geltokian. Bainuetxera etortzen den handizki jendea handik pasatuko da, baina haiek bezalaxe maiteko du Pepek herriko jende xehea. 10-13 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana da, eta ilustrazioak Estibalitz Jalonek egin ditu.