Ekain Ibarguren eta Inazio Tolosa 'Pupu eta Lore'ren ikuskizun berriko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 7a, 13:09

Imanol Urbietaren abestietan oinarritzen da 'Pupu eta Lore: Haizearen herrira' ikuskizun berria. Ibargurenek Loreren rola jokatzen du, eta Tolosak, berriz, Aitona Manolorena.

Ezkerretik eskuinera, Iraitz Lizarraga, Inazio Tolosa eta Ekain Ibarguren. Imanol Urbietaren abestietan oinarritutako Korrika! Haizearen herrira disko liburua aurkeztu zuen Katxiporreta faktoriak, azaroan, Zarautzen. Orain, horren harira, Pupu eta Lore: Haizearen herrira ikuskizuna estreinatu dute. Pasa den igandean egin zuten estreinako emanaldia Sopelan (Bizkaia), eta beste hainbat herritarako ere lotu dituzte emanaldiak. Ikuskizun horretako protagonistetako bi dira Ekain Ibarguren azpeitiarra eta Inazio Tolosa zumaiarra. Hain zuzen ere, Loreren rola jokatzen du azpeitiarrak, eta Aitona Manoloren papera du zumaiarrak. Iraitz Lizarraga, Pupu, dute lagun eszenatokian.